1. |
Musika
04:19
|
|||
Taupada batek biztu du nigan
iratzargailua, ametsetik irten
eta banoa
Askatasuna enbor beretik sortua
Askatasuna gogo sakonen oihua
Notak, hitzak, isiluneak
hasi dira dantzan
nere barruan bueltaka jolasean
Askatasuna ernalduz nire barruan
Askatasuna sentimenduak kantuka
Musika bizitzaren onena
Kantua armarik politena
sentimendua adierazi nahi dudan
Guztia da musika da
Bizirik jarraitzeko musika
Bizitza sentitzeko musika
Egia nahia dut esan
horrelakoa da nire arima
Musikaz bizitzen jarraitzen dut
musikaz bizirik sentitzen naiz
hauxe da ni naizena
hauxe da nik dudana
hauxe da nire mundua
hauxe da ni naizena
Musika
hauxe da ni naizena
hauxe da nik dudana
hauxe da nire mundua
hauxe da ni naizena
Musika
Arima
|
||||
2. |
Xuabe
03:44
|
|||
Xuabe, oso xuabe, izan zen, izan zen egiazkoa,
benetan begiratu zenidala
horrela - horrela, zergaitik orain?
zergaitik maitea?
Beldurra, beldu sakona - barnean
barnean nik daukadana,
zurea, zure errua izan da guztia, osoa
aska nazazu gatibu bai naukazu?
Zure begirada, zure maitemiña
niregana, niregain etorri ziran...
Biok bat, biok elkar nahi badugu
zerbait esan... zatoz nigana...
Xuabe - xuabe
|
||||
3. |
Ezetz esaten ari naiz
04:23
|
|||
Ez aurreratu bota itzazu zure oinak atzera
erori ez zaitezen zulora!
kontutan hartu ez zaitudala nahi nire inguruan
Aldendu hemendik zure eskuak!
Entzun atentu zer den esateko dizudana,
askotan entzuna daukazu,
behin esango dut egon adi sekula ez ahazteko
Ezetza esaten ari naiz
Ez aurreratu bota itzazu zure oinak...
Ezetza estean ezetza da!
Uste ahal duk hiretzako ditukela
Gorriz pintatutako ezpainak
Hire neurrira josiak direla
kamiseta eta gona motzak
Ikusten ahal didak aurpegian
Idatzia naizela zurea
Ez naiz zurea ezta inorena ez naiz, zurea ez naiz,
nirea naiz bakarrik... NIREA... Bakarrik
NIRE GORPUTZA NAIZ NI
Ikusten dozu egunen baten zugan aurkitzea
Zein ote dan nire egoera?
Pentsako nuke ze kontxo du tipo horrek buruan
erre egiten du nire suak!
Entzun atentu berriz ere esango dizudana
Atzetik hartu ez nazazu
Galdetu eiozu zure alboan bizi den amari
Zer gerta zitzaion alabari?
Etxetik irten beharra sentitzen dut, zure deiaren atzetik
30 kilometrotan bihotzak erantzun dezala,
Denboraren gurpilari atzera eragin eta narrutan edozeinek daki!
Nola? Noiz? Zergatik neuk baneki! Biluzik batzen gara elkarrekin
Ez aginterik, ezta norabiderik
ez indarkeriarik, ezta mugimendurik
ez bortxaketarik, ez aurpegi beltzik
|
||||
4. |
Zergatik
04:22
|
|||
Kaletik zehar ibiltzen naizenian
erlojuari begira
Urrunetik zure begitan nagola
antzameten du nire bihotzak.
zuhaitzeko hostoak udazkenian
lurrera erortzen direnian
bihotzeko taupadak isiltzen direla
sentitzen det barrenian
Zergaitk? zergaitik da gertatzen
pertsona 2 maite direnian
Zergaitk? zergaitik da gertatzen
maitasuna ez dela egia
Bidai luze labur baten itzultzean
itxaroten ari da
12 urtetako zigor baten
gau ta egunei begira
sasoi hontan ari diren ikusteak
ez dira izaten lehengoak
maitasun hori amaituz irauntzen duela
sentitzen du oraingoan
Zergaitik? ...
Egunerokoak, gero asteburutakoak
gero sasoi batean, elkarrekin konpromezu bat
baina denbora aurrera doan heinean
Biok elkarrekin, elkar maiteminduta
bihotz magaldu baten ixiluneak
ixiltasun oso-osoak!
Ez dakit non nagoen
ez dakit bihotzaren taupada zein den
Ez dakit non nagoen
ez dakit bihotzaren taupada zein den
Ixilpean...
|
||||
5. |
Erdu hona
03:57
|
|||
Erdu hona! agintzen dizut
premia da, zuri nabil aizu
Erdu hona! agintzen dizut
premia da, zuri nabil aizu
zure zainak, zure odola
zura azala, arnasa sentitu
nahi dut, zure usaina
zure zirrara, zure barruan
gustoa sentitu nahi dut!
Sexu gosea dut!!
Erdu hona! agintzen dizut
premia da, zuri nabil aizu
Erdu hona! agintzen dizut
premia da, zuri nabil aizu
zure usaina, zure odola
zura azala, arnasa sentitu
nahi dut, zure usaina
zure zirrara, zure barrua
gustoa sentitu nahi dut!
Sexu gosea dut!!
Ez zazu esan ez dela normala
hain gordina izatea! zer da ba?
zikina? Gosea asetzea
zure odola
zura azala, arnasa sentitu
nahi dut, zure usaina
zure zirrara, zure barruan
gustoa sentitu nahi dut!
Sexu gosea dut!!
Ez ote naiz dama bat
zer esango luke nere amak
eskuak burura eraman eta
"hau ez da nire alaba"
Sexu gosea dut!!
"hau ez da nire alaba"
|
||||
6. |
Bostenbor
04:40
|
|||
Izar gorri baten azpian izan
genituen ametsak,
zuekin ospatu beharra...
Bixer koadrilla oso bat,
Bostenbor sortu bait genuen!
Eskerrik asko zaudeten guztioi...
Txikienetik haundienera!
Eta zergaitik, ailegako naizen,
eruten dudan musika dut,
sentimentu barrenean, nire lagun.
Eta harriz betetako bidean,
bide nekatua izan arren...
Denbora niretzat nahi dudana da
eta ilunpean ez dago hitzik,
iluna da...
Eta denbora gelditzen da
Gaua entzuten badakit,
min guriek sakondute,
min gitxiau...
Atara egingo ditut,
barrurantza itsasoaren haizeak eroan ditzan
nire bakardadean,
kanta hasiak abestuak
inoiz amaituak eta batzuk inork ere
ez ditzala konpreditu,
nire bihotzerako bait dira.
Bidai barri bat hazten dut.
Gurpileko etxetxoa
Bakarrik hartuta
Denbora lar haitzen ez nauena ulertzen
Eta orain egunez,
baino gabaz nahiago dut,
nahiago dut...
Eskerrik asko zaudeten guztioi...
Txikienetik haundienera!
Neska mutilak, mutil eta neskak...
Bostenbor gara eta hauxe da...
Gaua entzuten badakit,
min guriek sakondute,
min gitxiau...
Atara egingo ditut,
barrurantza itsasoaren haizeak eroan ditzan
nire bakardadean,
kanta hasiak abestuak
inoiz amaituak eta batzuk inork ere
ez ditzala konpreditu,
nire bihotzerako bait dira.
Gaua entzuten badakit
Gaua
Gaua entzuten badakit
Nire bakardadean, kanta hasiak, abestuak
|
If you like Bostenbor, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp